Poesia

Ohe hutsetan

Izaskun Gracia Quintana

2018

80

978-84-947263-2-3

galderak mendian aurkitu ez genituenean
urrutira bidali genuen elkar
adatsak moztu eta artisauei eman genizkien
kandelen metxak egin zitzaten
sutondoan zeuden atsoek
gogoratzen zituzten hildakoentzat
gaubeilak izan zitezen

Ohe hutsetan hutsuneari buruzko bariazio sorta bat da, inoiz ez ibilitako bideen bilaketa, loturarik gabeko esaldien gaua. Gordetako hitz asko daude liburuan, orainaldi galdu asko, galerak eta aztarnak, usteldurak eta hotzak. Hizkera propioz idatzia, ez ohiko liburua dakarkigu Izaskun Graciak. Bilatu beharra aldarrikatzen du, jakintzaren mina, arroztasunetik, arrakaletatik. Amaieran hitzik eza geratuko da, oroimenaren huts bete ezina. Ohe bat, ezagutzen ez ditugun logela guzitetan.