DK Poesia Sariak
2018az geroztik, Balea Zuriatik eta Donostia Kulturarekin batera, DK Poesia Sariak antolatzen ditugu euskarazko poesia sustatzeko eta idazle gazteen lana bultzatzeko.



Lehiaketaren informazioa
DK Poesia Sarietan, gaia, errima eta neurria libreak dira. Aurkezten diren lanek 600 eta 1.000 bertso-lerro arteko luzera izan behar dute. Euskal literaturaren eta poesiaren arloko erreferenteek osatutako epaimahaiak aukeratuko du lan irabazlea, eta egileak honako sari hauek jasoko ditu:
- 1.000 euro
- Imanol Larrinagaren akuarela bat
- Balea Zuriaren eskutik obra argitaratzeko aukera
- Poesia eta Pentsamendua programako errezitalean parte hartzea
Lanak posta elektronikoz bidali behar dira dkpoesialehiaketa@donostia.eus elbidera.
Poesia eta Pentsamendua programaren 19. edizioan, poesia errezitaldi berezi bat izango da, Miriam Reyes eta Itziar Agirre Sagasetarekin batera beste hainbat ahots gonbidaturekin. Jon Makusoren biolinak lagunduta, poesiarako topagune honek hitza, musika eta pentsamendua elkartuko ditu oholtza berean.
- 2026ko ekainaren 18a • 19:00 / Victoria Eugenia Club