Sail berezia
Urrezko saila
Beila
2026
170
979-13-992143-0-7
sentibera
dardarki bigun
kaleko lehen ibiltariei begira
isilik noa
kontuz
zorioaren meneko
aisiaren ibili haizetsuan
eraikinen garaierak dira
laztan baten moduan argitzen
soinurik gabe dabiltza
eguneko lehen ibiltariak
jakin nahi nuke
zein den
beraien ezpainen isiltasunaren
sustraia
Tantakan haiku-liburuan bezala, Peru Magdalenak esperimentaziotik jo du oraingoan ere, eta formatu txikiko liburu berezi batekin datorkigu. Istorio batek ardazten du liburua, poetaren hausnar poetiko jarraiak. Lo ezak jotako norbaiten barne munduak bat egiten du gaueko paisaia eta objektuekin.