2021
104
978-84-123795-2-5
ILBEHERA
Filosofo greziarrek susmatzen zuten
ez zela kasualitatea erleek
irudi geometriko guztien artean
hexagonoak baliatzea
beren abarasken eraikuntzarako,
eta 1999an frogatu zuen Halesek
intsektuek milioika urte atzera
-eta aljebrarik gabeondorioztatutako
faktu matematikoa:
“hexagono erregularretan datza
gainazal bat zati identikotan
eta ahalik eta perimetro (edo argizari)
gutxien erabilita betetzeko gakoa”.
Amonak ozta-ozta zekien irakurtzen,
baina aski zitzaion ilargia
baserriko leihoan uzkurtuta
espinakak “ifini”, tomateak “aldatu”
edo aranondoak kimatzeko
garai aproposa zen jakiteko:
hodeien tonu gorrixkan fin igartzen zuen
sarritan biharamuneko eguraldia.
Guk belardi bat eta zuhaitzak,
sasitza besterik ikusten ez dugun tokian,
beren ederrean miresten zituen
-erleen erankosmosaren
sustrai-adaburuak
lotzen dituzten lurpeko korronteak.
Kardaberak zementuan memoria ariketa bat, atzera nostalgiarik gabe begiratzen duena, zorrotz eta irudi indartsuz. Kritika soziala, irudi poetikoak, eta gogoeta uztartzen ditu, eta leku berezia hartzen du bere bailarak, Txingudiko badiak. Turismoa eta postalak, Hunden arauak, baleen hizkera, asfaltoan zanpatutako trikuak, paisaia preapokaliptikoak, erleen hexagonoak… Hainbat kezka eta galdera darabilzki, eta bidaia berezi bat oparitzen digu zientzia eta poesia uztartuz.