2020
148
ISBN: 978-84-121051-5-5
IZARO BOREAL
Untzuetarrei, betiko
Begiak apal eta gauerdian,
Argi borealaren ikara orlegiak
Irudikatzen genituen,
Izaro aldean:
Su-mihi berde piltzarrek
Itsas gain beltza zimurtzen zuten,
Mundakako talako ilun pearen
Zeru-zola koloreztatuz.
Ez ginen bakarrik.
Ez ginen bakarrak:
Mendeetako adiskidantzaren
oihal zoharrak dirdai
Fluoreszentearen
Hitzez azpiltzen
Ari ginen, begiak apal
Eta gauerdian
Argi borealaren ikara
orlegiak irudikatuz,
Izaro aldean.
Ezkerreko olatuaren zuritasuna.
Isiltasun umilaren harilka.
Gu geu ginen
Portuko azken itzalkiak,
Izaro borealaren
Gauerdiko
Lekukoak.
Abaro bada, batetik, aizolbea, aterpea, babesa. Eta bada, aldi berean, sua hil ondoan hautsa biltzeko erabiltzen den tresna. Eztitasuna eta suntsiketa, horiek dira Itxaro Bordaren poema liburu honetako bi ardatzak eta aipatu hitzak biak sinbolizatzen ditu. Bizipen askoren abaroa da bilduma hau, eta, denbora berean, mundu kaltzinatu edo ikaztu baten lekukotasunaren lekua. Pi polo horien artean mugitzen gara indibidualki zein kolektiboki. Munduak irudi du eztanda handi bat bizi duela, ikatz gisa aterako dira eta norbaitek beharko ditu gure hautsak bildu.