2023
86
978-84-126681-3-1
ALDE zaharrak gaztaina errearen
zaporea hartzen zuen neskato nintzela:
iluntzean hiria gaztaintzen zen.
Horretaz jabetu naiz gaur,
iragan hogei urteak ahantzi
eta sudurra haurtzean.
Oroitzeko,
ahantzi beharra dago lehenik.
*
GAZTAINEK hiri zaporea dute,
edo hiriak du gaztaina zaporea,
edo akaso usaina da
hiriak asmatu duen gaztaina,
edo hiria da gaztainak bizitzeko
asmatu duen basoa.
Bi aldiz iraun Oihane Zuberoa Garmendiaren bigarren poema-liburua da. Bidaia (h)ariketak izan zen lehena, eta Iruña Hiria Poesia saria eskuratu zuen harekin. Bigarren honekin, memoria eta gaitza ditu ardatz, gogoratzeko nahiaren eta ezinaren arteko borroka, hurbileko objektuak eta jakiak eta mundu klasikoa.. Ahots ezberdin eta original baten dakarzkigu bere poemak eta kezkak, estilo argi bezain sakonean. Fintasunez eta neurrian.