Poesia

Harrizko gaitz hau

Felipe Juaristi

2022

80

978-84-123795-8-7

Zur geldiak,
itsasontzi geldiak.

Oinaze deitzen diogu
gorputzean huts
eta ariman zauri
baino ez denari.

Deus ez gara
izanen geldiro.

*

Inork ez du aukeratzen
ez aingeru, ez herri.
Badira gure ulermenetik
kanpo diren kontuak.

Zergatik aberri hau?
Zergatik azken lurra?
Zertarako aire hau?
Zertarako dardara?
Zergatik geldialdi likits hau?
Zergatik itsutasuna?

Ahanztea erabaki dugu
berriro jaio ahal izateko,
bizitzari deusetan joaten utziz,
izuaren galipota estalki.

Minari eskainitako liburua dugu honakoa, heriotzak uzten duen hutsuneari buruzkoa. Liburu gogoetatsua eta lirikoa, poema labur eta iradokitzailez osatua. Galderak ereiten doa poeta, bere begiradaren bidez gauzak ulertu nahian dabil, harago joan nahian: