2020
106
978-84-121051-4-8
zuria hotza
elurrezko lautada
kea lainoan
*
elur gainean
pausatu da belea
negua geldi
*
orbela siku
etxerako bidean
itzal luzeak
Orriak erauzteko diseinatutatako haiku liburu txikia. Gutxi-asko, eskuko telefono baten neurria du, eta aldean eraman daiteke, orriak banan erauzi eta oparitzeko. Berez, desegiten joateko pentsatuta dago liburua. Zehatz, 10 zentimetro luze eta 6,5 zentimetro zabal da liburua. Txikia eta eramangarria. Funtsean, artefaktu txiki bat, kutixi bat, opari bezala funtzionatuko lukeen keinu poetiko bat.
Peru Magdalenak urteak eman ditu Tantakan bildutako haikuak idazten eta berridazten. Ibilian, bidaian, hausnarrean.