Balea Zuria argitaletxea

Poesiari ate berri bat zabaldu nahi diogu. Galderak egiten jarraitu nahi dugu. Galdetzea azalekoan ainguratuta ez geratzea baita. Galdetzea, ordea, ez da beti erantzunak topatzea. Guk ere ez ditugu oraindik topatu. Egiarekin egiten dugu amets, baina zalantza gara.

Gure bidelagunak

Gure lanetan, liburu-dendek funtsezko zeregina izan dute eta izaten jarraitzen dute. Haien hurbiltasunari eta eguneroko lanari esker, euskarazko literatura eta poesia irakurleengana iritsi eta tokian-tokian bizirik mantentzen da.

*Zure liburu-denda ez badago zerrendan, jarri gurekin harremanetan eta gehituko zaitugu.

Balea Zuria Gara

BALEA ZURIA abentura bat da, bidaia bat. Duela hamar urte poesia jardunaldi batzuen harira elkartu ziren lau lagun eta poetaren abentura.

Argitaletxe bat abian jartzea erabaki dugu, eta BALEA ZURIA izeneko proiektuan itsasoratu gara. Poesiari ate berri bat zabaldu nahi diogu. Galderak egiten jarraitu nahi dugu. Galdetzea azalekoan ainguratuta ez geratzea baita. Galdetzea, ordea, ez da beti erantzunak topatzea. Guk ere ez ditugu oraindik topatu. Egiarekin egiten dugu amets, baina zalantza gara.

Egarri horretatik sortu da argitaletxea. Plazara jalgi gara… Edo, hobe esan, itsasora. Orrialde zuri bat gara, eta letrak ditugu arpoi. Zabalik duzue atea. Zuen proiektua ere bada. Dei gaitzazue “Balea Zuria”…

Poesialeku

Poesialeku, poesiaren eta irakurleen arteko topaketa gunea: agenda, albisteak, elkarrizketak, poemak, erreseinak, sormena, poetikak…